sábado, 1 de diciembre de 2018

Zergatik da beharrezkoa Euskal Denda?

        Beste behin ere, Euskal Denda sektorearen erakustoki onena izango da. Helburu nagusia artisautza tradizionala zein garaikidea bultzatzea eta merkaturatzea da, beti ere, Euskal Herrian egindakoaren zigiluaz.

       Profesional hauek biziraungo badute, behar-beharrezkoa da, krisi garaian, artisauen lana bertatik bertara ikusaraztea; horixe baita Euskal Dendaren funtsa, hain zuzen ere. Izan ere, artisautza bizimodu bat da, gure herriaren balio kulturak bultzatzeko modu bat da, baita garapen ekonomikoa sustatu eta, gaur egun, galtzen doazen ogibideak bizi-iraunarazteko modu bat ere. Horrela bada, ekimen honen inguruan Euskal Herriko artisautzaren eta antzinako lanbideen gailenak batuko dira. Ezin dugu ahaztu artisautza bizimodu bat dela.

       Gure artisautzak badu mugak gaindi ditzakeen kalitatea; beraz, horixe izango da helburua epe labur eta ertainera, noranzko horretan lan egin behar baitugu.

      Esperientzia honi esker, bisitariak konprobatu ahalko du antzinako lanbideak oraindik bizirik daudela eta, era berean, artisau produktuak onak direla. Halaber, gure herriaren balio kulturak bultzatzeko eta garapen ekonomikoa sustatzeko modu bat ere bada, eta galtzen doazen ogibideak bizi-iraunarazteko. Hartara, ekimen honen inguruan, Euskal Herrietako artisautzaren eta antzinako lanbideen gailenak batuko dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario