Euskal Dendak beti hartzen
ditu aintzakotzat bisitariak, artisautza tradizionalean murgiltzeko
asmoarekin. Aurtengo 23. edizioan, bada, are gehiago. Asmoa baita
ekoizleak bertatik bertara ezagutzeaz gain, antzinako lanbideak
ezagutaraztea eta horietan sakontzea. Horregatik bada, bertan,
zuzeneko erakustaldiak egiten dituzte.
Beharbada, erakustaldiak dira azoka hau Euskal Herrian egiten direnetatik
berezia egiten dutenak. Beraz, aurten ere, bisitaria ikuslea izateaz
gain, pieza bat sortzeko prozesuan parte hartu ahalko du.
Halaber, Euskal Dendak dirauen bitartean zozketak izango ditu bisitariak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario