miércoles, 5 de diciembre de 2018

Ondo etorri



Euskal Dendak ateak zabaldu ditu dagoeneko. Beste behin ere, Durango Uriko merkatu plazak hartuko du sektorearen makro-erakusleiho hau, artisauen munduko feriarik garrantzitsuena den hau. Aurtengoan, bisitariek artisau berri asko ikusteko aukera izango dute; halaber, ezin ditugu ahaztu gure lankide izan direnak, elkartean hutsunea utzi dutenak, beraz, haiek gogoratzeko gune bat izango dugu. Abenduaren bostetik bederatzira, bisitariek 52 erakusmahaietako artisauen produkzioak izango dituzte gozagai. Gainera, erakustaldietan parte hartu ahalko dute eskuzko lanbideak barru-barrutik ezagutzeko.
Artea loratzen” izango da hogeita hirugarren ediziorako aukeratu den leloa; keinu bat gremioei, egiten dutena artisautza baino zerbait gehiago dela irmo eusten dioten horiei, artisautza loratzen ari direnei; izan ere, euren lana artea izaterainoko mailara eroaten dute. XXI. mendeko artisauek apustua egin dute berrikuntzaren, diseinuaren, iraunkortasunaren eta antzinako tekniken alde, eta erabiltzen dituzten materialetan berrienak bilatzeari ekiten diote. Apustu pertsonal eta profesionalei esker, euretako asko benetako aitzindari bilakatu dira.
Arbaso, Euskal Herriko Artisautza Tradizionala bizkortzeko elkarteak, Euskal Dendaren 23. edizioari ekingo dio beste urte batez, zilarrezko ezteguetatik gero eta gertuago. Beste behin ere, Durango Uriko merkatu plazak hartuko du sektorearen makro-erakusleiho hau, artisauen munduko feriarik garrantzitsuena den hau. Aurtengoan, bisitariek artisau berri asko ikusteko aukera izango dute; halaber, ezin ditugu ahaztu gure lankide izan direnak, elkartean hutsunea utzi dutenak, beraz, haiek gogoratzeko gune bat izango dugu. Abenduaren bostetik bederatzira, bisitariek 52 erakusmahaietako artisauen produkzioak izango dituzte gozagai. Gainera, erakustaldietan parte hartu ahalko dute eskuzko lanbideak barru-barrutik ezagutzeko.

Profesional hauek biziraungo badute, behar-beharrezkoa da, krisi garaian, artisauen lana bertatik bertara ikusaraztea; horixe baita Euskal Dendaren funtsa, hain zuzen ere. Izan ere, artisautza bizimodu bat da, gure herriaren balio kulturak bultzatzeko modu bat da, baita garapen ekonomikoa sustatu eta, gaur egun, galtzen doazen ogibideak bizi-iraunarazteko modu bat ere. Horrela bada, ekimen honen inguruan Euskal Herriko artisautzaren eta antzinako lanbideen gailenak batuko dira. Ezin dugu ahaztu artisautza bizimodu bat dela.
Aurreko urteetako ildoari jarraituz, Euskal Dendak Euskal Herriko lurralde guztietako ordezkariak izango ditu, guztira 52, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa Behera eta Nafarroatik etorritakoak.
Bestalde, bertan izango diren firma askok lehen aldiz parte hartuko dute, 10 profesional batuko dira aurtengora; beraz, hori ere bada berrikuntza. Alegia, artisauetatik % 20k estreinakoz parte hartuko dute azoka honetan, kutxu freskoa eta eraldatzailea emanez. Lurraldekako parte hartzea dela eta, Bizkaiak izango du ordezkari gehien, 25 artisau. Gipuzkoatik bederatzi etorriko dira, Arabatik zortzi eta Nafarroatik zazpi. Ipar Euskal Herritik lapurtar bat eta Nafarroa Beherako beste bat izango dira.
Sektorekako sailkapena egiten badugu, aurten, ehungintzak izango ditu ekoizle gehien, 9; bitxigintzak zortzi tailer. Halaber, aipatzekoa da nekazaritzako elikagaien sektorea, bere lekua egin baitu Euskal Dendan: sei aditu ekarriko ditugu.
Omenaldia
Bigarren urtez jarraian, merkatu plazako beheko aldea, omenaldiak egiteko gune bilakatuko da. Aurten, Zuriñe Agirre hil berri den artisau gasteiztarraren lanak izango dira ikusgai; izan ere, asmoa dugu omenaldia eta agur beroa egiteko.
Figura bitxiak egiten zituen Lur Keramikaren alma mater honek, euskal pertsonaia tipikoak irudikatzen dituztenak eta Gabonetako jaiotzan ipintzekoak, esaterako Olentzero eta Mari Domingi. Eraikitzen zituen eszenak xehetasunez beteak ziren, eta bere eskaparatea izan zitekeen Andre Maria Zuriaren plaza bete-beterik txupinazo egunean, Zeledon bertan zela, edo Iruñako Udaletxe plaza uztailaren 7an.
Aurtengo Euskal Dendan haren sormena ikusgai izango dugu.

ORDUTEGIA: Goiza, 11:00 - 14:30
Arratsaldea, 16:30 - 21:00.
Igandea 9, 20:00ak arte.

No hay comentarios:

Publicar un comentario