sábado, 8 de diciembre de 2018

Berriak

Aurreko urteetako ildoari jarraituz, Euskal Dendak Euskal Herriko lurralde guztietako ordezkariak izaten ditu, guztira 52, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa Behera eta Nafarroatik etorritakoak.
Bestalde, bertan izango diren firma askok lehen aldiz parte hartuko dute, 10 profesional batuko dira aurtengora; beraz, hori ere bada berrikuntza. Alegia, artisauetatik % 20k estreinakoz parte hartuko dute azoka honetan, kutxu freskoa eta eraldatzailea emanez.
Lurraldekako parte hartzea dela eta, Bizkaiak du ordezkari gehien, 25 artisau. Gipuzkoatik bederatzi etorri dira, Arabatik zortzi eta Nafarroatik zazpi. Ipar Euskal Herritik lapurtar bat eta Nafarroa Beherako beste bat.
Sektorekako sailkapena egiten badugu, aurten, ehungintzak izango ditu ekoizle gehien, 9; bitxigintzak zortzi tailer. Halaber, aipatzekoa da nekazaritzako elikagaien sektorea, bere lekua egin baitu Euskal Dendan: sei aditu ekarri ditugu. Hurrengoan berriak direnak zerrendatuko ditugu.
Arabak ordezkari berriak bidalitakoak:
Susana Corbella Zeramika, zeramika artistikoa, buztina inspirazioa iturri. Amurrio.
Nuna, Artisautzaren Sari Nazionala eskuratu du feltro nunoaz, Japonen jatorria duen artileaz, egiten duen lanagatik. Domaikia.
Irantzu-tzu, ehungintzako lanak aukeran bai umeentzat bai etxekoa. Vitoria-Gasteiz.
Bizkaitik bost artisau-enpresa berri ditugu Euskal Dendan:
Ixi wood, moda eta diseinu enpresa, ausarta eta dibertigarria, osagarri nobleekin, egurra baita lanaren ardatza. Gizaburuaga.
Ana Yabar, kristala lantzen du ikuspegi erromantiko batetik. Ibilbide luzea du, ñabarduretan aberatsa. Bilbo.
Jabonarte, 2006ko abenduan sortu zen. Diseinua eta xaboia egiteko artea uztartzen ditu. Erandio.
KB sisters, firma gazte honek eskuz egiten ditu osagarriak, bakarrak dira, desberdinak, originalak eta estilo propioa dute.
Matxi, ibilbide luzeko familia. Osagarriak eta serie mugatuko moda da euren proposamena; eskuz egindakoak banan-banan. Derio.
Nafarroatik lehenengoz iritsi da:
Artisai, kakorratz-lanak egiten dituen artisau enpresa familiarra.
Nafarroa Beheratik nekazaritzako elikagaien aitzindaria dugu:
Arnabar, ahateak hazi eta foiea egiten duen artisau enpresa. Osses.

No hay comentarios:

Publicar un comentario