Arbaso da
Euskal Dendaren eragilea; Gizarte Izaera duen irabazi asmorik gabeko
elkartea da. Helburu nagusia honakoa du: euskal artisautza
tradizionala eta garaikidea bultzatzea Euskal Herrian.
Arbaso izaera nazionala duen
artisauen elkarte bakarra da Euskal Herrian. Ia ehun artisau-tailer
biltzen ditu. Helburuak honakoak dira:
Euskal
artisautza sektorearen ordezkariak izatea.
Artisautza
tradizionala ezagutaraztea eta egunero erabiltzea sustatzea.
Labela
edo jatorrizko izendapena lortzea euskal artisautza
tradizionalarentzat. Gipuzkoan eta Nafarroan badugu kalitate-etiketa
bat.
Euskal
artisautza eta kultura sustatu nahi duten erakunde publikoen eta
pribatuen inplikazioa lortzea.
Eguneroko
artisauen lana zaintzea, berori baita gure ondare kulturalaren
etorkizuneko giltzarria. Laburbilduz, belaunaldi berriei ezagutzera
ematea gure herriaren usadioak, kultur tradiziotan aberatsak gara-eta
No hay comentarios:
Publicar un comentario