viernes, 7 de diciembre de 2018

Bertokoak

Beste behin ere, Durangaldeak berebiziko lekua izango du Euskal Dendan, eskualdeko sei ordezkarik parte hartzen dute eta. Aurreko urteetan izandakoak dira denak, arrakasta handia izan baitute euren ekoizpenek; honakoak dira: 

Elorrioko Anitha Mol. Lehen paperezko bitxiak egiten zituen, orain, ordea, naturaren elementuak erabiltzen ditu.
 Aurten, zeinbat teknika erabiliz  tximeleten hegoak lepoko, zein belarritako bihurtu ditu, eta izugarrizko emaitza lortzen ari da. 




  Rosa Etxabe, zeramikaria eta grabatzailea. Magia handia dute haren eskuek. Bertokoa da, eta Durangon bertan du estudioa, non berak dakien guztia zabaltzen duen. Aurten magiaz beteriko piezak ekarri ditu Euskal Dendara.

  Felix Larrañaga egur taillagin berriztarra ere etorri da Durangora. Nekaezina eta langile fina, dena konprobatuko duzu haren erakustokian.
 Eneko Unzalu bitxigile durangarra. Bilduma berria ekarri du Euskal Dendara, eta benetan merezi du gerturatzea ikusteko zer nolako eragina duen mendiak, itsasoak edota musikak haren piezetan.

 Bigarren urtea da Gorakatentzat. Eskuz egindakoa, jatorrizkoa eta garaikideak dira haren poltsoak, edozein momentuan erabiltzeko prest goizez zein arratsaldez, lanean zein jaietan.


 Restaurarte, zaharberritze tailerra, 2010eko stand onena sariaren irabazlea eta berriro ere zalduko digu nola den posible zahar traste bat berri bilakatzea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario