Bigarren urtez jarraian, merkatu plazako beheko aldea, omenaldiak egiteko gune bilakatuko da. Aurten, Zuriñe Agirre hil berri den artisau gasteiztarraren lanak izango dira ikusgai; izan ere, asmoa dugu omenaldia eta agur beroa egiteko.
Figura bitxiak egiten zituen Lur Keramikaren alma mater honek, euskal
pertsonaia tipikoak irudikatzen dituztenak eta Gabonetako jaiotzan
ipintzekoak, esaterako Olentzero eta Mari Domingi. Eraikitzen zituen
eszenak xehetasunez beteak ziren, eta bere eskaparatea izan zitekeen
Andre Maria Zuriaren plaza bete-beterik txupinazo egunean, Zeledon
bertan zela, edo Iruñako Udaletxe plaza uztailaren 7an.
Hala ere,
Zuriñe Agirreren imajinazioa eta maisutasuna aipatutakoa baino
handiagoa zen; izan ere, Vitoria-Gasteizen, bere hirian, kirol
gertakizunen bat izaten zenean, horretara bideratzen zuen bere
sormena, eta buztinezko kirolariak diseinatzen zituen.
Gasteizko alde
zaharreko Txikita kaleko bere lokaletik urteetan Euskal Dendaren
ardura izan zuen; orain ohorezko agurra egin nahi diogu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario