viernes, 21 de diciembre de 2018

Zorionak eta Urte Berri on!!!!

Un año más esperamo que la felicidad llegue a vuestros corazones y que en ellos estemos también nosotros.
            Beste behin ere, zorionak eta urte berri on!!!!!!!!!!!

martes, 18 de diciembre de 2018

Saridunak/Ganadores

                                                                Foto Kobika Jatetxea
Euskal Denda amaitu da, hala ere, haren ohiartzunak gurekin daude. Bisitatu duzuenek eta erosketa kupoiak bete dituzuenek parte hartu duzue zozketa batean.
Hori dela eta, Durangoko Turismo Bulegoari esker Durangoko Kobika jatetxeko “Lehiaketa dasta” menua pertsona bientzako afariaren irabazleak hurrengoa izan da: 
La persona agraciada con una cena “menú campeonato” para dos personas en el Restaurante Kobika de Durango ha sido

- Josu Peña Gojenuri 

Bestalde, Durango familian ezagutzeko Saltoka jolasaz saritutako pertsonak hurrengoak izan dira:
Las personas agraciadas con el juego Saltoka para conocer Durango en familia han sido: 
 - Ainhoa Zubieta
 - Amaia Ramirez 
 - Juan José Zafra
 - Mayka Bayón
 - Nerea Ganboa Aranburu 
- Jesús Aranburu  

Saridun guztiek Durangoko Turismo Bulegoarekin harremanetan jarri beharko dute.
Los agraciados tienen que contactar con la oficina de turismo de Durango para recoger su premio. 
Helbidea/ Dirección: Kurutziaga, 38 
                                   48200 Durango  
Telefonoa/Teléfono: 946 033 938 
E-mail: turismo@durango.eus 
Webgunea: http://www.turismodurango.net 
Ordutegia/Horario: 10:00-14:30. 
               Astelenetan, ostegunetan eta ostiraletan lunes, jueves y viernes  16:00 18:30.

lunes, 10 de diciembre de 2018

Erakustokirik onena





Publikoak hitz egin du, argi izan du nori eman nahi dion erakustokirik onenaren saria, izan ere, hori egokitu zaio Felix Larrañagari. Berriztarra harro egongo da hurrengo urtean jasotzean eta datorren edizioko standean ipintzean.
Bien bitartean lana dauka artisau honek, Euskal dendan hainbat enkargu jaso dituelako, eta, hori dela eta, ez du astirik izango ezertarako. Espero dugu baietz 24. Euskal Dendan nola atondu jakitea.



El mejor expositor



Félix Larrañaga ha sido considerado por el público el mejor expositor de esta 23. Euskal Denda. La verdad es que no lo han tenido fácil, pues cada edición, los artesanos participantes se esmeran y mucho en la presentación. Pero no ha habido lugar a las dudas, en esta ocasión, el premio es para un artesano de la comarca cuyas geniales ideas han encantando a propios y extraños.



domingo, 9 de diciembre de 2018

Eskerrik asko guztioi

Durangoko 23. Euskal Dendak 33.681 bisitari izan ditu, iaz baino 7.000 bisitari gehiago, horretaz aparte, salmentak ere onak izan dira, eta horri esker pozik ageri dira antolatzaileak. Egia da iaz baino bisitari gehiago etorri direla. Izugarrizko zifrak dira aurtengoak, inoiz ez genuen asmatu 30.000 bisitari izango genukeenik. Eta noski, horrelako harrera salmentetan islatu da.
Euskal Denda hasi zenean 1995ean, inork ez zukeen imajinatu 20.000 bisitari izango genituenik, orain dela bi urte 23.000 heldu ginen, iaz 26.000 izan genituen. Uste genuen hori izango zela gure topera, baina aurtengoa ikusita arrakastatsua izan da 23. edizio honetan. Oso pozik gaude lortu dugunarekin. Horregatik eskerrak eman nahi dizkiegu guregana hurbildu diren guztiei.
Egunez egun
asteazkena.....2.350
osteguna..........7.653
ostirala........6.895
larunbata......10.917
igandea....5.866
                       GUZTIRA 33.681 

                       ESKERRIK ASKO