domingo, 9 de diciembre de 2018

Eskerrik asko guztioi

Durangoko 23. Euskal Dendak 33.681 bisitari izan ditu, iaz baino 7.000 bisitari gehiago, horretaz aparte, salmentak ere onak izan dira, eta horri esker pozik ageri dira antolatzaileak. Egia da iaz baino bisitari gehiago etorri direla. Izugarrizko zifrak dira aurtengoak, inoiz ez genuen asmatu 30.000 bisitari izango genukeenik. Eta noski, horrelako harrera salmentetan islatu da.
Euskal Denda hasi zenean 1995ean, inork ez zukeen imajinatu 20.000 bisitari izango genituenik, orain dela bi urte 23.000 heldu ginen, iaz 26.000 izan genituen. Uste genuen hori izango zela gure topera, baina aurtengoa ikusita arrakastatsua izan da 23. edizio honetan. Oso pozik gaude lortu dugunarekin. Horregatik eskerrak eman nahi dizkiegu guregana hurbildu diren guztiei.
Egunez egun
asteazkena.....2.350
osteguna..........7.653
ostirala........6.895
larunbata......10.917
igandea....5.866
                       GUZTIRA 33.681 

                       ESKERRIK ASKO 

No hay comentarios:

Publicar un comentario