Aurtengoa eguzki-lore urdina izango da.
Badakizue eguzki-loreak Euskal Herriko mitologian ikur gisa garrantzi handia duela. Bere itxurak eguzkia irudikatzen zuen, horregatik antzinako sineskeren arabera etxeak, baserriak eta bordak sorgin eta izpiritu edo izaki gaiztoez babesteko asmoz ateetan jartzeko ohitura zegoen, bestalde sorginkeria, aztikeria eta madarikazioen aurkako babeslea ere ba omen zen. Gaur egun oraindik baserri giroko leku askotan jarri ohi da.
Hori guztia dela eta, gure Euskal Denda babestea espero dugu. Zuen gustokoa izango delakoan gaude.
No hay comentarios:
Publicar un comentario